Ostegunean, maiatzak 31, Uribe Kostako Etxerat Elkarteak hitzaldia burutuko du Sopelako Kurtzio Kultur Etxean 19:00etan “Adineko pertsonak eta dispertsioa” gaiaz aritzeko, alegia, presoen urrunketak eta banaketak nola eragiten dieten pertsona adindunei. Solasaldian osasungintzako profesionalak eta Uribe Kostako senideak izango dira, gaia sakonean jorratuz.
Uribe Kostako senideak: erradiografia txikia
Presoen senide hurkoenei dagokienez %64k 70 urte baino gehiago bete ditu eta beste %36k 60 eta 70 urte arteko adina du. Gainera senide hurkoen %25a zendu egin da seme-alabak kartzelan izanik eta asko hil baino lehenagoko agurra eman gabe. Seme-alabak ikusteko adinekoek bete behar dituzten km-ei dagokienez honako datuei erreparatu behar: %81ek etxetik 500km baino gehiago egin behar du (%50ak 700km baino gehiago behar du) eta %19a, soilik, 260 eta 350km artean dago.
Uribe Kostako presoak: gehienak 10 eta 20 urte bitartean preso
Endika Lejarzegi Olabarrieta 39 urte eta 15 urte preso. Orain Monterroso- Lugo 607 KM. Getxokoa.
Arkaitz Goikoetxea Basabe 38 urte eta 10 urte preso. Orain Villena- Alicante 763 km. Getxokoa.
Javier Gallaga Ruiz 58 urte eta 21 urte preso. Orain Alcolea- Cordoba 788 KM. Getxokoa
Manex Zubiaga Ruiz 39 urte eta 16 urte preso. Orain Picassent- Valentzia 656 km. Getxokoa
Alvaro Arri Pascual 49 urte eta 23 urte preso. Orain Albocasser- Castellón 539 km. Getxokoa
Aitor Cotano Sinde 34 urte eta 10 urte preso. Orain Puerto de Sta Maria- Cadiz 980 km. Getxokoa
Iñigo Gutierrez Carrillo 35 urte eta 10 urte preso. Orain Villena- Alicante 763 km. Getxokoa
Asier Borrero Toribio 34 urte eta 9 urte preso. Orain Mont de Marsan – Francia 260 km. Getxokoa
Urko Labeaga Garcia 47 urte eta 20 urte preso. Orain Villabona- Asturias 296 km. Sopelakoa
Sergio Polo Escobés 46 urte eta 19 urte preso. Orain Algeciras- Cadiz 1.075 km. Sopelakoa
Gorka Martinez Ahedo 48 urte eta 21 urte preso. Orain A Lama- Pontevedra 740 km. Urdulizekoa
Iñaki Bilbao Gaubeka 49 urte eta 20 urte preso. Orain Zuera -Zaragoza 350 km. Urdulizekoa
Patxi Marqués Zelaia 48 urte eta 20 urte preso. Orain Albocasser- Castellón 539 km. Berangokoa
348 Ikustaldiak