345 Ikustaldiak
Sopelan ere isla izango du Kalera Kalera ekimena. Usurbilen jarri zuten abian mobilizazio ziklo hau preso ohiek abenduaren 10ean eta urtarrilera arte luzatuko da presoen auzia jendarteratzeko eta gatazkaren ondorioen inguruko eztabaida mahai gainean jartzeko helburuekin.
Kalera Kalera Sopelan
Sopelan Gabonetako kanpainarekin lotu da ekimena, horrela:
abenduaren 23an, 18:30etatik-19:00etara Errepresaliatuen Oroimenez Mahaia izango da Udaletxeko plazan, eta bukatutakoan Amnistiaren aldeko Olentzero izango udaletxeko plazatik abiatuko da. (19:00etan).
Abenduaren 30ean azken ostirala eta brindisa izango da 20:00etan udaletxeko plazan
Gaur, abenduaren 18a Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna aldarrikatua izan da. Gaurko egunak badu helburu bat: munduan etorkinen kopurua handituz doala aintzat hartuz, euren oinarrizko eskubide eta askatasunarekin batera, pertsona horien babesa eta eurekiko errespetua bermatzea.
Zenbat migratzaile Sopelan?
Sopelan ekintza berezirik egin ez bada ere, Sopela.net-ek gure herrian bizi den migratzaileen kopurua jakinaraztea interesgarria dela uste du, gure artean askotan ezkutuan dagoen errealitatea baita. Artikulu honen ondoan dagoen grafikoa Foro-ciudad web orrikoa da eta “INE-(Instituto Nacional de Estadistica)-k emandako 2015eko datuetan oinarritzen da.
Sopelan erroldaturik dauden biztaleen %5,96 beste lurraldeetatik etorri dira gurera, 787 bizilagun.
*Amerikan jaioak: 465 pertsona, 182 gizon eta 283 emakume.
*Europako beste lurraldeetan jaioak: 230 pertsona, 112 gizon eta 118 emakume.
*Asian jaioak: 53 pertsona, 25 gizon eta 28 emakume.
*Afrikak jaioak: 32 pertsona, 23 gizon eta 9 emakume.
*Ozeanian jaioak: 7 pertsona, 4 gizon eta 3 emakume.
Tranku gazte erakundeak 4.bideoa hedatu dau sare sozialen bidez,oraingo honetan feminismoan oinarritutakoa.
Mundua matxista da: ingurura begiratzea besterik ez dago konturatzeko emakumeok gizonen menpe bizi garela, eta heterosexualitatea dela, oraindik ere, diskriminaziorik jasotzen ez duen sexu-joera bakarra.
Iragarkietan sexu-objektu, historian ikusezin, emakume sentitzeko amatasuna ezinbesteko baldintza dela pentsatzen dugu. Erailtzen gaituzte. Emakume jaiotzea zama da. Nekatuta gaude! Ez al da nahikoa arrazoi borrokatzeko eta errotutako sistema horretaz askatzeko?
Egoera iraultzeko, kontzientziazioa eta formakuntza behar-beharrezkoak zaizkigu. Begiak zabaltzeko modurik onena oharkabean gertatzen diren horiek aurrez aurre topatzea delako.
Heteropatriarkatuaren atzean zer (eta nor) dagoen jakitea eta jakinaraztea ezinbestekoa delako. Azken asteotan, Sopela hautsak harrotuta agertu da: dela protesta-moldeen egokitasuna, zeri eta nola erantzuten zaion, errespetua… Etsaia etxean ere badugula ohartu gara, baina argi dago herria bizirik dagoela eta matxismoa erabat kezkagarria dela.
Noiz arte menpeko? Seinala ditzagun praktika matxistak, borrokatu gaitezen heteropatriarkatua eredu bihurtzen duen egitura ororen kontra!
Mundu matxistaren aurrean, irmo agertzen gara: GORA BORROKA FEMINISTA!
Barinatxe 1940
Aurten ere KANPAIKADAK lagunekin ospatu nahi?? Abenduaren 17an gaueko 22.00tan Sopelako kuadrillak kanpaikadak antolatu dituzte Sopelako Kioskoan!! Herrian festa eta giroa sortuko duen egitaraua prestatu dute, kuadrilla, Sopeloztar edota herri bizi-lagun guztientzat!
19.00tan KOKTEL POTEOA emago dio gabari hasiera. Taberna hauetan eskatu dezakezue koktela 1.5€ren truke; LAIAK, LURREN, VÖLKER, TXINDOR, CHEROKEE, ARDO BERRI, ERROIA, EZ DAKIT. Sortu zuen ibilbidea eta taberna guztietako koktelak dastatu. Tabernetan puntuaketa taula aurkituko duzue, zuen puntuazioa eman eta han bertan utzi bozka! Puntu gehien lortzen duen tabernak, aurtengo koktel irabazlearen oroigarria jasoko du!
Jantzi zuen arropa dotoreenak, ekarri txanpaina eta ondo pasatzeko gogoak! Bertan, 1€ren truke mahatsak izango dira!
Bidez batez, gogoarazten dizuegu, LURREN, LAIAK eta DENVER tabernetan BONO-LAGUNTZAK salgai daudela; koadrillek urte osoa ekintzaz betetzeko bideratuko dute dirua. OTZARA IRABAZTEKO aukera egongo da laguntzen dutenen artean. Zozketa kanpaikadak baino lehen izango da!
Sopelako 2017ko udal aurrekontuei buruz hitz egiteko, EHBilduk bilera irekia deitu du ostegunean, hilak 15, 19:00etan Udaletxeko sarreran.
Bileran, EHBilduko zinegotziek, 2016. urtean mintzagai izan diren hainbat atali berrikusketa laburra emango diote, eta 2016. urteko aurrekontuen balantzea partekatuko dute interesatuta dauden guztiekin.
Ondoren, gairik nagusienari helduko zaio, 2017ko aurrekontuak, eta ahalik eta herritar gehienen ekarpena jaso nahi da “Zure proposamenak ezagutu nahi ditugu” goiburu pean.
Datorren asteazkenean, hilak 14, Kurtzio Kultur etxean Mahai ingurua eta solasaldia irekia egongo da “Galdeketaren Bidean Uribe Kostan” gaiaren inguruan.
Antolatzailea Uribe Kosta – ADOS – Gure Esku Dago herri mugimendua da eta parte hartuko dute Iñaki Zarraoa Zabalak (EAJ-PNV); Laura Mintegi Lakarrak (EHBildu) eta Sergio Campo Lladok (Ahal Dugu-Podemos)
Hitzaldiaren aurkezlea eta moderatzailea Imanol Igeregi izango da.