Abaron 500 etxebizitza eraikitzeko proiektuak
aurrera jarraitzen du, baina alegazio asko espero dira behin betiko onarpenaren
aurretik.
Auzotarren
eta udal oposizioaren alegazioak
Alde batetik, auzotar talde bat sinadurak biltzen
ari da, Abaroko gunean hainbat hobekuntza bideratzeko: etxebizitzetara zuzenean
sartzeko biribilgune bat eraikitzea; Gobela ibaiaren ubidean konponketak
uholdeak saihesteko; oinezkoentzako gunea edo oinezkoei lehentasuna eman institutuaren
eremuan; oinezkoentzako eta bizikletentzako 3 pasabide igogailuekin Abaro
udalerriko gainerako guneekin lotuz; bidegorria Olabide-Ikastola
bidegorriarekin bat egitea; berdegune gehiago eta etxebizitza guztiak BOE
izatea.
Bestalde, ildo berean, Udaletxeko oposizio-talde nagusiak ere, EHBilduk, zenbait alegazio aurkeztu zizkion gobernu-taldearen proiektuari (EAJ eta PSE) urrian, behin-behineko onarpenaren unean, eta baten bat onartua izan zen, hala nola Abaro herrigunearekiko lotura arrapala baten bidez. Urrian onartuak izan ez zirenak, berriro ere aurkeztu ditu EHBilduk nabardura berri eta zehatzagoekin: lotura gehiago arrapalen eta igogailuen bidez anbulatorioaren inguruan eta Etxebarri kalean; Enrique Urrutikoetxean aurreikusitako lotura bakarraz gain, beste bat egitea Gobelondo kaletik; Larrabasterra auzoarekin lotura Gatzarriñetik; bidegorria lotu egungo Enrique Urrutikoetxean dagoenarekin; auzoko saltoki txiki berriak sustatu 150m karratuko azalera gainditu gabe; genero-ikuspegia espaloietan, argiztapen-puntuetan, etxabeetan, etab.
22
urteko proiektu arazoduna
497 Ikustaldiak