Behean eredera – abajo en castellano
Oraindik aurrera Sopelako udalak zuzen zuzenean kudeatuko du Udal Euskaltegia. Azken udal osoko bilkuran, apirilak 27, alderdi guztiek aho batez adostu zuten Sopelako Euskaltegia Toki Erakunde Autonomoa desegitea eta udaletxean integratzeko prozedura hastea.
Kexa ugariak eta larriak
Ugariak eta oso larriak ziren Udal Euskaltegiaren funtzionamenduaz jasatako kexak, baina udalak ezin “omen” zuen gauza handirik egin egoera bideratzeko eta konponbideak ipintzeko euskaltegia “erakunde autonomoa” zelako, eta ondorioz “autonomoa” zen bere erabakietan eta jardunbidean. Orain hartutako erabakiaren arabera, euskaltegiaren egoera juridikoa aldatuko da eta udalak zuzenean kudeatuko du euskaltegia.
Aho batez
Erabakia aho batez hartu zen. PNVk esan zuen orain aurrera kontrola hilabetero egin ahal izango dela ohiko udal batzordearen bidez. PSEk azpimarratu zuen gardentasun gehiago egongo dela eta EHBilduk azpimarratu zuen egoera juridikoan izandako aldaketa honek oinarrizko aldaketak ekarri behar dituela eguneroko funtzionamenduan: ordutegietan, ikastaroen eskaintzetan, metodilogietan etab. Sopelak eta euskara euskaltegi eredugarri bat behar dutelako.
Interesgarria delakoan: Euskaltegia, aparteko neurriak
El ayuntamiento de Sopela gestionara el Euskaltegi
De ahora en adelante el ayuntamiento de Sopela gestionara directamente el Euskaltegi municipal. En la última sesión plenaria realizada el 27 de abril se acordó por unanimidad la disolución del Organismo Autónomo Local Sopelako Udal Euskaltegia e iniciar el proceso para integrarlo en la estructura municipal.
Numerosas y graves quejas