10 egun falta dira Sopelako jaiei hasiera emateko eta Jai Batzordeak aurtengo Sopelako eta Larrabasterrako jaien pregolariak jakinarazi du:
Sopelan: emakume kirolariei gorazarre
Sopelako San Pedrotan emakume kirolariek hasiera emango diote jaiari eta pregoai irakurriko dute. Ekitaldi honen bidez, Jai Batzordeak gorazarre egin nahi die emakume kirolariei parekidetasunaren alde egiten duten lan eskergarengatik; hori dela, eta hainbat kirol-talde eta adin guztietako emakume kirolariak biltzen saiatu dira pregoian.
Larrabasterran: Koadrilei protagonismoa
Larrabasterran, aldiz, koadrilek eskuratuko dute protagonismoa eta haien esku egongo da pregoia. Larrabasterrako jaiak biziberritzeko, koadrilen barre algarak ezin bestekoak izango dira.
Jai parekide, euskaldun eta herrikoiak lortzeko Sopelako Jai Batzordearen aldarrikapenak argia dira: “Errespetua gorde; herri-gunea garbi mantendu eta gerta daitezkeen eraso guztiak ozen gaitzetsi”. Jai koloretsu eta dibertigarriak izatea espero du Jai Batzordeak eta urruti dauden lagun guztiei ere hel dakien herriko alaitasuna desio dute.
Jaien egitaraua
Sakatu lotura hau: Hona hemen jaien egitaraua