Sopela.net agerkariak hiru hilean behin argitaratzen ditu gure herriko langabeziaren datuak. 2021eko hirugarren hiruhilekoa amaitzean, irailean, Sopelan 717 langabetu zeuden, herritarron % 10,3. Esan daiteke iragarritako “hobekuntza ekonomikoa” ez dela gauzatu, hilabete batetik bestera langabeziaren tasan emandako murrizketak txikiak baitira:
- 2020ko abenduan 787 bizilagun zeuden langabezian (% 11,42)
- 2021eko martxoan, lehen hiruhilekoaren amaieran, 772 langabetu zeuden (% 11,1).
- 2021eko ekainean, bigarren hiruhilekoaren amaieran 734 ( % 10,5)
- Eta orain, irailean, aipatutako 717akEta hiruhileko honen bilakaera hau (%10,3)
Egia da abendutik hona ia puntu bateko jaitsiera eman dela langabeziaren tasan, baina sortutako lana prekarietatean eta aldi baterako kontratuetan oinarritzen da.
Kontratazio berriak aldi baterakoak dira
622 Ikustaldiak